jueves, 7 de marzo de 2013

Krokodiloa ohe azpian. Xalbador Otxandorena

KROKODILOA OHE AZPIAN

Idazlea: Mariasun Landa
Argitaletxea: Alberdania
Saila: Ostiral saila
Orri kopurua: 58 orri
Ilustrazioa: Antton Olariaga
ISBN: 84-95589-33-8



LABURPEN TENTATZAILEA

J.J. lagun gutxiko gizon arrunta da. Bizitza arrunta du, lan arrunta, tipo arrunta da gure protagonista. Baina halako batean, ohe azpira begiratu eta bat ere arrunta ez den zerbait ikusi du: krokodiloa bat, krokodilo handi bat ikusi du gure J.J.ak. Gainera, narrasti honek zapatak bakarrik jaten ditu, hau bai krokodilo berezia! Zer egingo du gure mutikoak? Eroa bihurtuko ote da? Krokodiloa zapatetaz aspertu eta J.J. jango ote du? Medikuarengana joanda dena konponduko ote da?

IRITZIA

Liburua izugarri gustatu zait. Pertsonaiarik maitagarriena uste dut J.J. dela, sekulako pasada jasan arren, bere burua tente eramatea lortu duelako. Eta gutxien gustatu zaidana zoologikoko gizona izan da, oso desatsegina izan delako J.J.rekin.

J.J. tipo arrunta da, lan arrunta du, etxe arrunta, bizitza arrunta, oso arrunta da gure protagonista. Lagun gutxi ditu eta nahiko bakartia da, baina lankide batez txora-txora eginda dago.

Gehien gustatu zaidan alderdia bere lankidearekin bere sekretuak kontatzen hasten denekoa da, bera bakarra ez dela konturatzen delako eta hori oso atsegina delako. Baina gutxien gustatu zaidana J.J. bakarrik eta triste sentitzen denekoa da.

Liburua asko gustatu zait, oso originala delako eta bakardadeaz hitz egiten duelako.

Xalba Otxandorena 1.A

No hay comentarios:

Publicar un comentario