jueves, 7 de marzo de 2013

Nire kuleroak. Alain Hurtado


NIRE KULEROAK

  • LIBURUAREN IZENBURUA: Nire kuleroak.
  • IDAZLEA: Anjel Lertxundi.
  • ARGITALETXEA: Elkar.
  • SAILA: Maxe saila.
  • ORRI KOPURUA: 109.orr.
  • DISEINUA ETA MARRAZKIAK: Antton Olariaga.

LABURPEN TENTATZAILEA

Maxeren urteetan argazki kamara bat oparitu diote. Bere aitona Txomini ateratako argazkiak ikustean aho zabalik geratu da. Txominek bere txikitako kuleroak eskuetan dituelako.
Egun batzuk pasa eta gero, Maxe gogoratu da gertatuktakoaz, bere aitona leihora gerturatu den usoarekin hitz egiten hasi denean. Maxek bere amari begiratu eta bere amak jubilatu zenetik oso aztoratuta dagoela esan dio.
Gaur Maxe bere aitona oilo bati kuleroak janzten ikusi du eta erotuta dagoela pentsatu du.
Aitona kalera atera da eta Maxek segitu egin dio, denbora luze batean jarraitu eta gero guztiz erotuta dagoela pentsatu du. Aitonari ze pasako zaio? Sendatuko al da? Edo ez.

IRITZIA

Liburu honetatik gehien gustatu zaidan pertsonaia aitona Txomin izan da, oso gauza barregarriak egiten zituelako eta gutxien gustatu zaidana Maxeren aita eta bere anaia izan dira, liburuan oso gutxitan agertzen direlako eta alferrak direlako.

Maxeren gauza positibo batzuk aipatu ditut, oso azkarra izan dela bere amari aitonarena ez esatean eta argazkiak ateratzea gustatzen zaiola. eta negatiboak lotsa euki duenean kuleroengatik.

Liburutik gehien gustatu zaidan partea aitona oiloari kuleroak jartzen dizkionean izan da,
barregarria iruditu zaidalako eta gutxien gustatu zaidana Maxe espiatzera joaten denean izan da, aspergarria zelako.

Laburtuz liburu hau asko gustatu zait barregarria delako eta gomendatuko nizuke irakurtzeko.



Alain Hurtado

No hay comentarios:

Publicar un comentario