jueves, 7 de marzo de 2013

Jara Bartzelonan. Naroa Sanz


JARA BARTZELONAN

Izenburua: Jara Bartzelonan
Idazlea: Jasone OsoroArgitaletxea: Alfaguara Zubia
Ilustrazioa: Alex Orbe
Orri kopurua: 150 orri

LABURPEN TENTATZAILEA

Jara Bartzelonara joan da bizitzera, bere aita enpresaz aldatu eta hiri hartara bidali dutelako. Protagonistak bertako bizimodura ohitu behar du eta hasieran zaila egiten zaio. Lagun berri bat egiten du Laia izenekoa. Laiak, lagun berriak aurkezten dizkio, haien artean mutil berriak, parrandara irteten dira elkarrekin,... Jarak lana ere topatu du. Jarrera asko aldatu du, horrek eragina izango al du gurasoengan? Eta ikasketetan? Urko ahaztu egingo ahal du?

IRITZIA

Jasone Osorok idatzi duen ipuin hau izugarri gustatu zait. Gehien bat Jara Laiarekin gau batean diskoteka batera joan eta protagonistak lagun berriak egiten dituenean. Gutxien gustatu zaidan zatia, berriz,ikastolatik Jararen etxera deitzen dutenean izan da.
Jarari buruz hitz eginez, oso jatorra eta atsegina da baina ez dauka pazientzia handirik eta horregatik bere gurasoekin segituan haserretzen da.
Ipuineko pertsonaiarik maitagarriena Oriol iruditu zait, mutil jatorra eta atsegina delako. Eta pertsonaiarik gorrotagarriena Jararen aita, ez dituelako alabaren arazoak ulertzen.
Laburbilduz, liburu hau pilo bat gustatu zait eta edonori gomendatuko nioke irakurtzeko oso dibertigarria delako.


Naroa Sanz

No hay comentarios:

Publicar un comentario