jueves, 7 de marzo de 2013

Hilketa Liburutegi Nazionalean. Alaitz Arrese


Hilketa Liburutegi Nazionalean.


IZENBURUA: Hilketa Liburutegi Nazionalean.
IDAZLEA: Luisa Villar Liébana.
ARGITALETXEA: Ibaizabal.
EUSKARAZKO ITZULPENA: Patxi Ezkiaga.
BILDUMA DISEINUA: Manuel Estrada.


LABURPEN TENTATZAILEA

Maria Mayo eta bere lagun Andi Liburutegi Nazionaleko hitzaldi batera doaz. Hitzaldiaren erdian hilketa bat gertatzen da, Ernest Buckerena, idazle ospetsu batena. Areto horretan komisario bat dago eta hilketa saio hau ikertzen saiatuko da, Maria Mayo kazetariak ere lagunduko du ikerketa honetan. Kazetaria aztarnak jarraitzen saiatuko da eta hiltzailea aurkitzen. Feety anderea, idazlea, susmagarritzat jotzen dute baina, halako batean zerbait gertatzen da....

IRITZIA

Liburu hau hilketa bati buruz dihoa. Komisario bat eta kazetari bat kasu hau ikertzen saiatuko dira eta hiltzailea aurkitzen. Baina tartean gauza asko gertatuko dira.
Luisa Villarren liburu hau asko gustatu zait misterio ugari dituelako eta ez naizelako liburu hau irakurtzen aspertu oso gustura irakurri dut.

Gehien gustatu zaidan pertsonaia Maria Mayo izan da, kasua ikertzen saiatu delako, aztarnak segitu dituelako, arduratsua delako eta ez duelako amore ematen. Pertsonaia guztiak gustatu zaizkit ez da egon inor gustatu ez zaidana .
Liburuan dena gustatu zait baina, zatirik interesgarriena azkenekoa iruditu zait, komisarioa Feety andereari galderak egiten hasi zaionean eta aireportura abiatu direnean.
Honekin guztiarekin esan nahi dut liburu hau asko gustatu zaidala eta oso interesgarria iruditu zaidala, nik liburu hau irakurtzea gomendazen dizuet.

ALAITZ ARRESE

No hay comentarios:

Publicar un comentario