jueves, 7 de marzo de 2013

Larunbatean Bukoskin. Naroa Saizar


LARUNBATEAN  BUKOWSKIN


IZENBURUA:Larunbatean Bukowskin
 IDAZLEA:Jhon Andueza Altuna
 ARGITALETXEA: Elkar
 SAILA:Bizi taupadak
 AZALA: Lander Ayllón
 SAILAREN DISEINUA: Borja Goitia
 ORRIALDE KOPURUA: 208

 LABURPEN TENTATZAILEA


 Liburu honetan, Xato, eleberri hontako protagonistaren institutuko istoria bat kontatzen da. Institutu honetan tribu guztietako jendea dago, gotikoak, estrafalarioak, punkiak... Gainera, bada, betiko neska polita, Nerea Otero deitzen dena. Mutil guztiak bere atzetik dabiltza. Mutil harrputza bada baita ere, beti besteen gainetik egon behar duena, Ugutz Arriolabengoa. Egun batean Ugutzi eta bere lagun Mikeli ideia bat bururatzen zaie, neska politei biluztuta argazkia atera eta gero internetera igotzea. Horrekin, izugarrizko negozioa egingo dutela uste dute. Planarekin hasten dira. Kamera txiki bat jartzen dute aldageletako azken dutxan. Ohartuko al dira hor dagoela? Azkenean jendeak ikusiko al ditu argazki horiek? Zer pasako da?

 IRITZIA

 Liburu honetatik gehien gustatu zaidana liburuaren gaia izan da; gazteen errealitateko bizitzan gerta daitezkeen gauzei buruz hitz egiten duelako. Nerabezaroan zure benetako pertsonalitatea nolakoa den demostratzen dugu eta adierazpen hori azaltzen da liburu honetan. Adibidez, Pipik estrafalarioa dela esaten duenean, zati hori asko gustatu zait, ez duelako lotsarik izan horrelakoa dela esateko . Egia esan, liburu honetatik dena egin zait atsegina, ez da egon gustatu ez zaidan zatirik. Agradatu nauen pertsonaia, Xatoren laguna da, Pipi da, oso alaia eta jatorra delako. Gainera,oso koloretsu janzten da eta ez da lotsatzen horrela jantzita ibiltzeagatik. Baina, hala ere bada, pertsonaia bat ez zaidana batere gustatu, Ugutz Arriolabengoa da, mutil harroputza da, futbolean ona delako edo diru asko duelako , beti besteen gainean egon behar duen pertsona klasea da. Horrelako jarrerek, hoberena dela erakusten dute, eta ez zaizkit batere gustatzen. Atsegina egin zaidan pasartea, Ugutzen lagunak, Mikel Urrutiak, poliziaren aurrean egiten duen aitorpena da, nire ustez orduan onartzen du oso gaizki egin duela egindakoa. Aldiz, gutxien gustatu zaidan zatia, Ugutzek eta Mikelek kamara txikia dutxetan jartzen dutenekoa da. Nesken intimitatea ez dute errespetatzen eta hori neskei ez zaigu batere gustatzen.
 Laburbilduz, hau da liburu honen iritzia: ZORAGARRIA da eleberri hau, nire adineko edozein pertsonari gomendatuko nioke, ez dauka alde negatiborik dena da polita, liburua kontatzeko era, gaia etab. Benetan liburu honen idazleari zorionak ematen dizkiot egindako lanarengatik.

Naroa Saizar

No hay comentarios:

Publicar un comentario