jueves, 7 de marzo de 2013

Bihotz nahasiak. Nora Oiartzun

BIHOTZ NAHASIAK

 • Idazlea: Fernando Morillo
 • Ilustratzailea: Andoni Odriozola
 • Argitaletxea: Ibaizabal • Orri kopurua: 171
 • Saila: Ekin

 LABURPEN TENTATZAILEA

 Nerea eta Maitane lagun minak, irrikaz daude ikasturte berria hasteko, uda osoaren ondoren, elkar ikusteko gogoa dute eta. Lehenengo egunean, biak batera gelan sartutakoan ikusitako bi mutil berriei begira txundituta geratzen dira, eta haiek ezagutzeko nahia dute. Denbora aurrera joan ahala, bi nesken eta bi mutilen bideak elkartzen joango dira, harreman berezia sortuz, Nerea eta Iban, etxerako bidea... eta irekita utzitako txaletaren atea. Bertan, morroi bat, zauriz betetako gizona eta xake joko bat jokaldia amaitu gabe. Orduan,jakin- minak jota, laukote ezagutu berria, xake partida bukatzen saiatuko dira. Baina... jokoko pieza bakoitza ondo kokatzen jakingo al dute? Orduan konturatuko dira, batzuetan, aurrerantz ematen duen pausoak...

IRITZIA

 Bihotz nahasiak, gaztetxo batzuk argitu beharreko misterio batez hitz egiten du. Lehenik, pertsonaiarik maitagarriena Nerea iruditu zait. Bere izaera alaiak eta jostagarriak pertsonaia gogokoa bihurtu du. Bestalde, morroia ez dut gogoko izan. Gogorregia iruditu zait, eta horrekin arazo gehiegi sortu dituela. Laukote guztitik, denek dute paper garrantzitsua istorioan, baina Ibanek asko egiten du kontakizunean, eta bere aspektu positiboak, adibidez, gehienetan esperantza duela gauzengan, edo lagunak ongi tratatzen dituela. Dena den, aspektu negatiboak ere baditu, burugogor samarra dela batik bat.
 Azkenik, gehien gustatu zaidan pasartea, Nerea eta Iban etxerako bidean ezagutzen joaten direnean izan da. Bestetik, gutxien gustatu zaidana, zauriz beteta dagoen gizona aurkitzen dutenean izan da.
 Laburbilduz, istorio harrigarria iruditu zait, guztiz atsegina eta duen misterio puntuak zeharo ona bihurtu du.

Nora Oiartzun

No hay comentarios:

Publicar un comentario