jueves, 7 de marzo de 2013

Galtzerdi suizida. Jokin Hidalgo

GALTZERDI SUIZIDA

IDAZLEA: Mariasun Landa
MARRAZKIAK: Antton Olariaga
ARGITALETXEA: Elkar
ORRIAK: 93 Orri
LEHEN ARGITALDIA: 2001, Azaroa
9. ARGITALDIA: 2010, urtarrila

LABURPEN TENTATZAILEA

Historia hau galtzerdi batek egin du, galtzerdi zikin batek, alegia, galtzerdi hori oso gaizki ari da pasatzen bere bizitza beti bere jabearekin. egun batean laugarren pisutik suizidatzen saiatzen da, baina, hirugarren pisuan geratzen da. Handik haizeak eramaten du eta Klotiden eskuetan erortzen da. Kloti emakume zahar bat da, Klotidek galtzerdiekin obrak egiten ditu. Galtzerdia antzerkiko protagonista da. Kloti galtzerdiaren lagunik hoberena da baina egun batean ume batek lapurtu eta bere motxilan sartzen du kanikekin. Zer pasako da?

IRITZIA

Niri gehien gustatu zaidan pertsonaia galtzerdia izan da izan da .Bere bizitzak abentura asko eduki dituelako, eta niri pasarte horiek asko gustatu zaizkit. Hasieran gainera ia suizidatu egiten da, eta gero aldrebes bere bizitzarekin jarraitu nahi du, lagun asko egiten ditu bere abenturetan.

Gero baita egon da pertsonaia bat ez zaitena asko gustatu baina galtzerdiaren bizitza erabat aldatu du. Pertsonai hori lapurra izan da.
Galtzerdia Klotiren eskuetatik hartzen du, horregaitik ez zait gustatu pertsona hori.

Niri gehien gustatu zaidan partea, galtzerdiak laguna egiten duen momentua da. Asko gustatu zait, lehen bere lagunik onena bere anaia zen eta. Egonda parte bat ez zaidana gustatu, arratoiak ez diona kasorik egiten galtzerdiari eta gero gainera ihes egiten du. Nik arratoiak ingelesez hitz egiteen jarriko nituzke horrela umore gehiago eukiko zuen iistorioak.

Jokin Hidalgo

Gizajo baten egunkaria. Iker Garcia


I
Gizajo baten egunkaria.


Titulua : Gizajo baten egunkaria. Hauxe besterik ez nuen behar!
Egilea: Jeff Kinney
Saila: ALBERDANIA
Itzultzailea: Miren Arratibel
Horriak: 217 
Gaia: Umorea
Jeff Kinley-ren beste liburu batzuk:
Gizajo baten egunkaria. Greg Heffley-ren egunerokoa.
Gizajo baten egunkaria. Rodrick-en legea.



LABURPEN TENTATZAILEA

Liburu honetan, Greg Heffleyk bere bizitza kontatzen digu. Greg, gure adineko mutil bat da. Bere bizitza, gauza txarrez beteta egoten da eta ia momentu guztietan zorte txarra izaten du. Berak, bi anaia ditu, Rodrick eta Manny, baina ez du harreman oso ona biekin. Bere lagunik onena, Rowley da. Rowley-ren eta Greg-en artean oso gauza xelebreak egiten dituzte eta gehienetan gaizki bukatzen dute. Baita, Greg, Holly Hills-etaz gustatzen delako, egunak egoten da itxaroten berarekin hitz egiteko aukera bilatzen. Kontakizunaren zehar, Greg-en aita-ri, Greg, militar kanpamendu batera eramatea bururatzen zaio. Zer gertatuko da Greg-ekin? Nola bukatuko dute Greg eta Hollyk?

IRITZIA

Nire ustez oso liburu ulergarria da, eta errez irakurtzen da. Niri gehien gustatu zaidan pertsonaia, Greg da zeren oso dibertigarria eta imajinazio handiko protagonista iruditzen zait. Pertsonaiarik gorrotogarriena, berriz, futboleko entrenatzailea da zeren ez dio ia inoiz jolasten uzten Gregeri. Kontakizunaren momentu hoberena, bukaeran neska berri bat etortzen denean eta lagunak egiten direnean da, baina txarrena, protagonistari galtzontziloak motxilatik erortzen zitzaizkioenean lurrera, neska batzuk hartzen dutenean eta megafonotik Greg kaltzontziloak galdu dituela esanez. 
Iker Garcia



Hilketa Liburutegi Nazionalean. Alaitz Arrese


Hilketa Liburutegi Nazionalean.


IZENBURUA: Hilketa Liburutegi Nazionalean.
IDAZLEA: Luisa Villar Liébana.
ARGITALETXEA: Ibaizabal.
EUSKARAZKO ITZULPENA: Patxi Ezkiaga.
BILDUMA DISEINUA: Manuel Estrada.


LABURPEN TENTATZAILEA

Maria Mayo eta bere lagun Andi Liburutegi Nazionaleko hitzaldi batera doaz. Hitzaldiaren erdian hilketa bat gertatzen da, Ernest Buckerena, idazle ospetsu batena. Areto horretan komisario bat dago eta hilketa saio hau ikertzen saiatuko da, Maria Mayo kazetariak ere lagunduko du ikerketa honetan. Kazetaria aztarnak jarraitzen saiatuko da eta hiltzailea aurkitzen. Feety anderea, idazlea, susmagarritzat jotzen dute baina, halako batean zerbait gertatzen da....

IRITZIA

Liburu hau hilketa bati buruz dihoa. Komisario bat eta kazetari bat kasu hau ikertzen saiatuko dira eta hiltzailea aurkitzen. Baina tartean gauza asko gertatuko dira.
Luisa Villarren liburu hau asko gustatu zait misterio ugari dituelako eta ez naizelako liburu hau irakurtzen aspertu oso gustura irakurri dut.

Gehien gustatu zaidan pertsonaia Maria Mayo izan da, kasua ikertzen saiatu delako, aztarnak segitu dituelako, arduratsua delako eta ez duelako amore ematen. Pertsonaia guztiak gustatu zaizkit ez da egon inor gustatu ez zaidana .
Liburuan dena gustatu zait baina, zatirik interesgarriena azkenekoa iruditu zait, komisarioa Feety andereari galderak egiten hasi zaionean eta aireportura abiatu direnean.
Honekin guztiarekin esan nahi dut liburu hau asko gustatu zaidala eta oso interesgarria iruditu zaidala, nik liburu hau irakurtzea gomendazen dizuet.

ALAITZ ARRESE

Jara Bartzelonan. Naroa Sanz


JARA BARTZELONAN

Izenburua: Jara Bartzelonan
Idazlea: Jasone OsoroArgitaletxea: Alfaguara Zubia
Ilustrazioa: Alex Orbe
Orri kopurua: 150 orri

LABURPEN TENTATZAILEA

Jara Bartzelonara joan da bizitzera, bere aita enpresaz aldatu eta hiri hartara bidali dutelako. Protagonistak bertako bizimodura ohitu behar du eta hasieran zaila egiten zaio. Lagun berri bat egiten du Laia izenekoa. Laiak, lagun berriak aurkezten dizkio, haien artean mutil berriak, parrandara irteten dira elkarrekin,... Jarak lana ere topatu du. Jarrera asko aldatu du, horrek eragina izango al du gurasoengan? Eta ikasketetan? Urko ahaztu egingo ahal du?

IRITZIA

Jasone Osorok idatzi duen ipuin hau izugarri gustatu zait. Gehien bat Jara Laiarekin gau batean diskoteka batera joan eta protagonistak lagun berriak egiten dituenean. Gutxien gustatu zaidan zatia, berriz,ikastolatik Jararen etxera deitzen dutenean izan da.
Jarari buruz hitz eginez, oso jatorra eta atsegina da baina ez dauka pazientzia handirik eta horregatik bere gurasoekin segituan haserretzen da.
Ipuineko pertsonaiarik maitagarriena Oriol iruditu zait, mutil jatorra eta atsegina delako. Eta pertsonaiarik gorrotagarriena Jararen aita, ez dituelako alabaren arazoak ulertzen.
Laburbilduz, liburu hau pilo bat gustatu zait eta edonori gomendatuko nioke irakurtzeko oso dibertigarria delako.


Naroa Sanz

Krokodiloa ohe azpian. Xalbador Otxandorena

KROKODILOA OHE AZPIAN

Idazlea: Mariasun Landa
Argitaletxea: Alberdania
Saila: Ostiral saila
Orri kopurua: 58 orri
Ilustrazioa: Antton Olariaga
ISBN: 84-95589-33-8



LABURPEN TENTATZAILEA

J.J. lagun gutxiko gizon arrunta da. Bizitza arrunta du, lan arrunta, tipo arrunta da gure protagonista. Baina halako batean, ohe azpira begiratu eta bat ere arrunta ez den zerbait ikusi du: krokodiloa bat, krokodilo handi bat ikusi du gure J.J.ak. Gainera, narrasti honek zapatak bakarrik jaten ditu, hau bai krokodilo berezia! Zer egingo du gure mutikoak? Eroa bihurtuko ote da? Krokodiloa zapatetaz aspertu eta J.J. jango ote du? Medikuarengana joanda dena konponduko ote da?

IRITZIA

Liburua izugarri gustatu zait. Pertsonaiarik maitagarriena uste dut J.J. dela, sekulako pasada jasan arren, bere burua tente eramatea lortu duelako. Eta gutxien gustatu zaidana zoologikoko gizona izan da, oso desatsegina izan delako J.J.rekin.

J.J. tipo arrunta da, lan arrunta du, etxe arrunta, bizitza arrunta, oso arrunta da gure protagonista. Lagun gutxi ditu eta nahiko bakartia da, baina lankide batez txora-txora eginda dago.

Gehien gustatu zaidan alderdia bere lankidearekin bere sekretuak kontatzen hasten denekoa da, bera bakarra ez dela konturatzen delako eta hori oso atsegina delako. Baina gutxien gustatu zaidana J.J. bakarrik eta triste sentitzen denekoa da.

Liburua asko gustatu zait, oso originala delako eta bakardadeaz hitz egiten duelako.

Xalba Otxandorena 1.A

Nire kuleroak. Alain Hurtado


NIRE KULEROAK

  • LIBURUAREN IZENBURUA: Nire kuleroak.
  • IDAZLEA: Anjel Lertxundi.
  • ARGITALETXEA: Elkar.
  • SAILA: Maxe saila.
  • ORRI KOPURUA: 109.orr.
  • DISEINUA ETA MARRAZKIAK: Antton Olariaga.

LABURPEN TENTATZAILEA

Maxeren urteetan argazki kamara bat oparitu diote. Bere aitona Txomini ateratako argazkiak ikustean aho zabalik geratu da. Txominek bere txikitako kuleroak eskuetan dituelako.
Egun batzuk pasa eta gero, Maxe gogoratu da gertatuktakoaz, bere aitona leihora gerturatu den usoarekin hitz egiten hasi denean. Maxek bere amari begiratu eta bere amak jubilatu zenetik oso aztoratuta dagoela esan dio.
Gaur Maxe bere aitona oilo bati kuleroak janzten ikusi du eta erotuta dagoela pentsatu du.
Aitona kalera atera da eta Maxek segitu egin dio, denbora luze batean jarraitu eta gero guztiz erotuta dagoela pentsatu du. Aitonari ze pasako zaio? Sendatuko al da? Edo ez.

IRITZIA

Liburu honetatik gehien gustatu zaidan pertsonaia aitona Txomin izan da, oso gauza barregarriak egiten zituelako eta gutxien gustatu zaidana Maxeren aita eta bere anaia izan dira, liburuan oso gutxitan agertzen direlako eta alferrak direlako.

Maxeren gauza positibo batzuk aipatu ditut, oso azkarra izan dela bere amari aitonarena ez esatean eta argazkiak ateratzea gustatzen zaiola. eta negatiboak lotsa euki duenean kuleroengatik.

Liburutik gehien gustatu zaidan partea aitona oiloari kuleroak jartzen dizkionean izan da,
barregarria iruditu zaidalako eta gutxien gustatu zaidana Maxe espiatzera joaten denean izan da, aspergarria zelako.

Laburtuz liburu hau asko gustatu zait barregarria delako eta gomendatuko nizuke irakurtzeko.



Alain Hurtado

Eskolan ikasten ez direnak. Xuar Agirre

ESKOLAN IKASTEN EZ DIRENAK

  • Azaleko irudia: Patxi Huarte
  • Orri kopurua:74
  • Argitaletxea: Elkar
  • Idazlea: Xabier Olarra
  • Azalaren diseinua: J.Felix






LABURPEN TENTATZAILEA

Asteazken arratsaldea. Lau neska mutil. Ikastolan aspertu eta piper egiten dute. Kobazulo batera joaten dira zerbeza batzuekin. Hortik aurrera Euskal mitolojiarekin batera bidaia bat egitera joaten dira, munduan barrena. Bertan ikastolan ikasten ez dituzten gauza piloa ikasiko dituzte. Zer gertatuko da bertan? Norekin egingo dute topo? Asko ikasiko al dute?

IRITZIA

Hasteko ikaragarri gustatu zait liburua, mitologia ere asko gustatzen zaidalako.
Gehien gustatu zaidan pertsonaia Mari zian da, asko erakutsi eta bidaia guztian zehar lagundu eta ikasteko gogoa jartzen diolako mutilari. Protagonistak duen gauza onena zera da, bidean zehar ez dela errenditzen.
Liburuan gertatzen den momenturik gustokoena Mari gurdian etortzen denekoa da, eta gutxien gustatu zaidana edo aspergarriena berriz, Sorgintxulora joaten direnekoa.



Xuar Agirre